BESTELAKOAK

“Hitz-Erdiko Kontaketak” lehiaketa, Basaurin

Kultur Basauri udal erakundearekin lankidetzan, eta Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar, Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin, ZirtZart Basaurik Hitz-Erdiko Kontaketak izeneko lehiaketa antolatu du beste behin. Ekimena 12-35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.

Parte hartu nahi dutenek mikrokontakizun bat idatzi beharko dute, gehienez ere, ehun hitzekin. Antolatzaileek hasierako esaldia emango dute, eta hortik abiatu beharko dira lanak. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitakoak.
Egileek beren izen-abizenak eman beharko dituzte, eta nahi beste mikrokontakizun aurkeztu ahal izango dituzte.

Hitz-Erdiko Kontaketak lehiaketan honako sari hauek banatuko dira: kontakizun onenarentzat berrehun euroko (200 €) bonua. Elkar Saria ere banatuko da: hirurogeita hamabost euroko (75 €) bonua. Sarituriko bi mikrokontakizunak Geuria aldizkarian (Hego Uribeko Herri Komunikabidea) argitaratuko dira.

ZirtZart Basauriren webgunean dituzue datu guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button