LITERATURA

Historia hurbilaz idazteko, “Tene Mujika Beka”

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XV. Tene Mujika beka abiatu dute, 6.000 euroko diru-laguntza emango duena. Proiektuak abenduaren 9 arte bidaliko dira helbide honetara: artxiboa@deba.eus

Gure herriaren azken 70-60 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…). Lanak jatorrizkoa eta euskaraz sortua izan beharko du, aurrez argitaratu nahiz saritu gabea.

Proiektu bakoitzarekin egilearen edo egileen curriculum laburra, eta harremanetan jartzeko helbide eta abarrak jarriko dira. Egin nahi den lanaren azalpena ere bidaliko da (3-6 orri bitarteko luzerakoa), eta lagina (15-20 orrialde bitartekoa). Proiektuak aztertzean testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna eta abar hartuko dira kontuan.

Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabette Garmendiak osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2021ko urtarrila amaitu baino lehen.

Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua antolatzaileei helarazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button