IKUS-ENTZUN

Historia gogora ekartzeko zinema

Egunotan, Nafarroako Filmotekak lan bereziak aurkeztuko ditu. Nafarrokoa Ekoiztetxetako eta Ikus Entzunezko Profesionalen Elkartearekin batera NAPAR Filmotekan sekzioa antolatu du, “zinema historia gogora ekartzeko eta kontatzeko tresna gakoa den heinean”.

NAPAR elkarteko kideen lanak ikusteko aukera egongo da datozen egunotan, bukatutako lanak eta prozesuan daudenak ere. Proiekzioen ostean, egile bakoitza bertaratuko da eta publikoarekin topaketa egongo du, “publikoari helarazteko zinema baliabide eta lekuko dela”.

Bihar bertan abiatuko da ziklo txikia Lander Garrok zuzenduriko Magnolia Washington Lecároz (Espainia, 2016) izeneko lanarekin. “1888an eraikia, Lekarotzeko ikastetxea abangoardiaren erreferentzia izan zen. Hain ezaguna egin zen, ezen pertsona ezagunek euren semeak hara ikastera eraman zituzten. Ume horietako asko, gerora, ospe handiko artistak, kirolariak edo politikariak izan ziren”.

Jon Mikel Caballerok zuzenduriko El increíble finde menguante (Espainia, 2019) izango da hurrengo saioa, azaroaren 14an. “Albak 30 urte bete berri ditu eta, ospatzeko, landetxe batean igaroko du asteburua bere lagunekin batera. Festarako bere planak laster zapuztuko dira Pablo bere mutil lagunak bere harremana bertan behera uzten duenean. Alba denbora-kiribil batean sartuko da orduan, eta asteburuko gertakizunak behin eta berriro errepikatzen hasiko dira”.

Azkenik, azaroaren 19an, Eugenio Monesmak zuzendutako Barranqueadores y cablistas del Irati pantailaratuko dute. Nafarroako XVII Etnografia bildumako dokumentala, Julio Caro Baroja Nafarroko Museo Etnologikoak editatuko lana da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu