Nontzeberri

Hirugarren “Lanku Beka” martxan dago

Hirugarren Lanku Beka martxan dago, eta bertsolaritza oinarri duten emanaldi berriak sortzeko  laguntza bideratuko du. Sari bakarra izango da: 3.000€. Lanak aurkezteko epea uztailaren 24ra arte egongo da zabalik eta sarituaren berri irailaren 5a baino lehen emango da.

Bi helburu nagusirekin jaio da Lanku Beka egitasmoa. Batetik, “bertsolaritza muinean duen emanaldi berriak sortu eta laguntzea eta bestetik, Lankuren eta sortzaileen arteko elkarlana sustatzea eta sendotzea”. Horretarako bertsoa oinarri izango duen emanaldi berri baten gidoia eta emanaldia sortu eta garatzea da egin beharreko lana. Emanaldien gaia eta helburu-hartzailea libreak dira.

Lau kidek osatuko dute Lanku Bekako epaimahaia, eta erabiliko dituzten baloratzeko irizpide nagusiak honakoak izango dira: bertsolaritzak duen zentralitatea; ideiaren, formatuaren eta gidoiaren orijinaltasuna; helburu-publikoarengana ailegatzeko aukerak; hizkuntza egokitasuna eta gizarte mailako ekarpena.

Informazio guztia, Lankuk dauka.

Exit mobile version