MUSIKA

Hiru nobedade plazaratu ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluak

Jon & The Sugramas Jon Gurrutxaga (Arima Beltza, UEK…) musikariaren egitasmo berria da. Taldearen izen bera duen estreinako lan honetan 70eko hamarkadako rock gogorrean bustiriko 11 kantu bildu dituzte. Euskaraz eta ingelesez abesturiko doinuak tartekatzen dira.

Cool Circus taldeak berriz, 2008 urtean plazaratu zuen bere lehendabiziko lana, hamar hazbeteko Spend all you've got diskoa, hain zuzen. Orain, More circus than never lanarekin datoz. Bertan, 70eko hamarkadako rock doinuak bildu dituzte, Thin Lizzy edo Mott The Hoople banda klasikoen erara. Lan hau aurrekoa baino lasaiagoa da, eta, era berean, sendoagoa. Arrasatekoek ingelesez abesturiko bederatzi ostikada bildu dituzte bigarren eraso honetan.

Azkenik, Victor Aneiros bluesman galiziarrak bere bosgarren lana kaleratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Brétemas de memoria izenburuko lanak Ramiro Fonteren olerkiak ardatz dituzten 11 kantu biltzen ditu, -Xose Carlos Caneiroren bertsoekin josiriko doinua ere bada-. 11 kantu horietatik bi instrumentalak dira. Brétemas de memoria gitarra jotzaile galiziarrak orain arte plazaratu duen lanik erritmikoena eta zabalena da, izan ere, blues estiloko grabazioa izan arren, rock eta pop ukituak ere gordetzen ditu. Nabarmentzekoa da metalezko instrumentuen presentzia.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button