IKUS-ENTZUN

Hiru euskal zinemagilek osatuko dute FANTeko epaimahaia

FANTeko epaimahaia gaur aurkeztu da Bilbon egin den ekitaldian. Bertan hiru epaimahaikideak izan dira: Pablo Malo zuzendari donostiarra, Carlos Juarez gidoilaria eta Izibene Oñederra zinegile azkoitiarra. Haiekin batera Iñaki Lopez de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria izan da.

Epaimahaiak Sekzio Ofizialeko eta Fant Laburrean film laburren lehiaketako film onenak aukeratuko dituzte. Hirurak pozik agertu dira epaimahaikide izateaz eta genero fantastikoa goraipatu dute.

Era berean, jaialdiko antolatzaileek egin duten filmen aukeraketa nabarmendu dute. "Film oso ezberdinak aurkitzea espero dut" esan du Pablo Malok. "Katalogoan gauza interesgarriak ikusi ditut", gaineratu du Carlos Juarezek.

Pelikula onena aukeratzerakoan zer bilatuko duen epaimahaiak galdetu du kazetariak eta epaimahaikideek filmen banaketa aipatu dute, alegia, zine-jaialdietan erakusten diren film asko gero ezin izaten direla -aretoetan ikusi, beraz, aretoetan ikustea merezi duen filmak irabaziko duela esan dute. "Film askok ez dute banaketarik lortzen. Beraz, gero aretoetara iristea lortuko duen filma aurkitu nahi dut", esan du Juarezek. "Freskotasuna ere ikusi nahi dugu", nabarmendu du Malok.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button