MUSIKA

Euskal Herriko musikaren inbasioa, Bartzelonan

Urriaren 23tik abenduaren 6ra birtarte, EH Sona Bartzelonako euskal musikaren jaialdia egingo da. Guztira hamabost artistak parte hartuko dute, eta kontzertuak lau aretotan egingo dira: Euskal Etxea, Razzamatazz, CAT eta Harlem Jazz Club.

Jaialdian izango diren artistak askotarikoak dira, eta Euskal Herriko egungo panorama musikalaren ordezkari finak dira.

Hala, Euskal metal eszenako bi talde garrantzitsu izango dira Bartzelonan, Su Ta Gar eta Eratu; reggae, dub eta hip-hop doinuak ere entzungo dira Revolutionary Brothers donostiarren eskutik; Ainara Legardonek oraintsu plazaratu duen Every minute lan berri-berria aurkeztuko du, eta Mursegok Hiru diskoko kantu eklektikoak haizatuko ditu.

Kashbad, Bide Ertzean, Zea Mays, Eñaut Elorrieta eta Ze Esatek! izango dira beste izen nagusi batzuk. Horiei, izen zaharragoak eta berriagoak gehituko zaizkie; tartean, Balerdi Balerdi klasikoak edo Lou Topet eta Tania De Sousa egitasmo berriak.

Kontzertuen datak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak: ehsona.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button