ARTEA

Hiritar ikerketa

Tabakalerak berriz antolatu du SummerLab, udako topaketa kooperatiboa. Aurtengo gai nagusia hiritar ikerketa izango da.

Aurtengo SummerLab programan aztertuko da “hiritar ikerketak zer funtzio betetzen duen kultura-, sormen- eta laborategi-espazioetan erreferente diren egitasmo eta proiektuak bideratzeko eta herri-kultura parte-hartzaile bat sortzeko. (…) Topaketan, hiritar ikerketaren zenbait esperientzia ezagutuko ditugu, eta praktika kolektibo horren bitartez informazioa lortzeko, informazioa lantzeko eta emaitzak ateratzeko moduak ulertuko ditugu. Zenbait herri-mugimenduk eginiko ikerketa-prozesuak izango dira topaketa honen ardatz nagusia. Lantaldeek proiektuak garatuko dituzte, eta, horrekin batera, jendaurreko tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak antolatuko dira”.

Zenbait lantaldek parte hartuko dute SummerLab topaketan; “batzuk jada aktibo daude Hirikilabsen, eta beste batzuk, berriz, proiektu eta hiri desberdinetan ikertzen duten pertsona eta kolektiboek osatzen dituzte, eta lanerako gune bat izango dute euren lana sakontzeko eta ezagutarazteko”.
Gainera, SummerLabeko jardunaldietan proiektu berriak ere garatuko dituzte hainbat taldek: “taldeetako bakoitzak hainbat jarduera publiko proposatuko ditu bere lana ezagutarazteko eta jorratzen dituzten gaien inguruan informazioa zabaldu edo hitz egiteko espazioak sortzeko”.

SummerLab topaketaren informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button