BESTELAKOAK

Hirikoarte Feministaren Laborategia, Gasteizen

Indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko tresnak landuko dituzte musika eta dantza erabiliz, Gasteizeko  Aldabe gizarte etxean antolatu den Hirikoarte Feministaren Laborategian.

Martxoaren 11tik maiatzaren 24ra arte gauzatuko den laborategia doakoa da, eta hiru zatitan banaturik dago. Lehen atalean Musika kritikoaren laborategia garatuko da (ez dago berezko musika matxistarik, baizik eta matxismoak mota eta garai desberdinetako musikan eragina daukala ohartaraztea da helburua), martxoaren 11 eta 25ean, eta apirilaren 1, 8 eta 15ean.

Bigarren atalean, Gure baitatik, Beldur Barik! Sentitu, hausnartu eta hitza jarri tailerra egingo da Gasteizko Bertso Eskolako Xabi Lasa eta Oihane Perearekin batera, apirilaren 5, 12 eta 26an, eta maiatzaren 3an.

Azken zatian, maiatzaren 10, 17 eta 24an, Nire dantza, nire arauak lantegia izango da (kultura patriarkalak dantzan ezartzen dituen aurreiritzi matxistak ikertuko dira. “Dantza berreskuratu eta gure konfiantza eta auto-estimua sendotuko dugu”).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button