MUSIKA

“Hiriko Soinuak” lehiaketaren irabazleak

Lemy River (sari nagusia), La Nevera Vacía (Barakaldoko artistarik onena), Sara Zozaya (Berdintasun saria) eta Lanbroa (artistarik onena euskaraz) izan dira Hiriko Soinuak-en lehiaketaren lehen edizioaren irabazleak. Epaimahai kideek “finaleko zuzenekoen eta, orohar, parte hartzaile guztien maila ona” goraipatu dute. Guztira, lehen edizio honetan 99 artistek hartu dute parte. Horietatik 35ek Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko aukera zeukaten, 10ek Berdintasun saria irabazteko, eta beste 10ek artistarik onena euskaraz izateko aukera

Lehen hiru proiektuek datorren larunbatean, apirilaren 6an, Hiriko Soinuak-en doako musikaldiaren barnean joko dute, Burning eta The Mani-las-ekin batera, Barakaldoko Herriko plazan jarriko den karpan. Kontzertuak 18:30ean hasiko dira Lemy River-ekin, ondoren Sara Zozaya eta La Nevera Vacía igoko dira taula gainera. Horien ostean The Mani-las eta Burning taldeen kontzertua etorriko da.

Beste sariak, eta talde guztien gaineko informazioa: Hiriko Soinuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button