ESZENA

“ZUbi” proiektuaren III. deialdia martxan

Udazkenarekin batera Zubi deialdiaren III. edizioa zabaldu da Artedramaren bultzadarekin. Egitasmoak sortzaile berrien euskarazko proiektuak bilatzen ditu eurei bultzada bat emateko.

ZUbi kolektiboaren asmoak honakoak dira: Euskal antzerki-ikuskizunak hedatzeko eta sustatzeko aukerak gehitzea; lan berri bat euskara hutsez sortzea; eta  emankizun kopurua handitzea. Hau guztia, euskarazko antzerkiaren profesionalizatzeari laguntzeko helburuarekin egiten da.

Zortzi dira ZUbiren sustatzaileak: Luhusoko Harri Xuri Karrikako arteen fabrika, Donazaharreko Herri Antzokia, Durangoko San Agustin Kultur Gunea, Leioako Kultur Leioa, Zornotzako Ametx Zornotza Aretoa, Elorrioko Arriola Aretoa, Zumaiako Udala eta Aulestiko Artedrama Euskal Laborategia.

Hemendik sortu zen Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlana 2013an. Oraindik ere biran dagoen Eneritz Artetxeren sorkuntza honek 30 emanalditik gora eskaini ditu dagoeneko. Lauka Teatroren Amodioaren Ziega antzezlanak ere egitasmo honen bultzada jaso zuen.

Esku artean proposamenik baduzue, azaroaren 16a aurretik bidali ehkozubi@gmail.com helbidera. Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button