Nontzeberri

“Hiriko Soinuak” jaialdiak bere hitzorduak atzeratu ditu

Covid-19aren osasun-alarma egoeraren ondorioz, Barakaldoko Udalak apirilaren 4ean egin behar zen Hiriko Soinuak lehiaketaren finala atzeratzea erabaki du. Gauza bera gertatu da maiatzaren 9an Barakaldoko Herriko plazan El Drogasekin eta artista irabazleekin egin behar zen doako jaialdiarekin. Hori ere atzeratuta gelditu da.

Hiriko Soinuak-eko bigarren edizioko lehiaketaren izen emate epea iragan martxoaren 18an bukatu zen. Guztira 83 proiektu aurkeztu dira sari nagusia irabazteko asmoz. Horietatik 24k Barakaldoko artistarik onenari saria irabazteko aukera izango dute, 7k Berdintasun saria eta 15ek, Artistarik onena euskaraz saria.

Hiriko Soinuak lehiaketan jokoan izango diren sarien artean Bay of Biscay jaialdian kontzertua eskaintzeko aukera ere badago. Horretaz gain, Gaua Producciones estudioetan disko bat grabatu, ekoiztu eta masterizatu ahalko du saridunak.