IKUS-ENTZUN

Hiriko kultur eta gizarte aniztasunaren irudiaz

Gasteizen, Gazte Klik-Klak gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketaren hamaikagarren edizioa antolatu dute. Irailaren 16tik azaroaren 4a bitartean jasoko dira lanak eta lau sari emango dira.

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatu du ekimena, eta aurtengo edizioan  Zumurrurik EZ gaia jorratu nahi dute helburu zehatz batekin: “jakin nahi dugu nola bizi duen bere hiriko kultur eta gizarte aniztasuna gaztedi gasteiztarrak, zein den bere harremana bizi diren errealitate ezberdinekin: inklusio adibideetatik hasita aniztasunarekiko zurrumurru faltsuak desegiten dituzten eguneroko egoeretara arte. (…) Erakuts iezaguzu, zure argazki edo bideoen bitartez, aniztasunaren zure ikuspuntua edota kulturartekotasuna aukera bezala hautematekoa. Elkarbizitza onaren aldeko eta aurreiritziak ezabatzearen aldeko hiri bat eraikitzen dutenek zer sentiarazten dizuten adierazi. Edota zure inguruan entzuten dituzun atzerriko jatorria dutenen gaineko zurrumurru eta estereotipo kaltegarriak nola desegingo zenituzkeen azal dezakezu ere”.

Irabazle eta hautatuen lanekin erakusketa bat onduko da ZAS Kultur espazioan, Gasteizko artisten elkartean, abenduan. Katalogo bat ere egingo da ikusgai egongo diren lanekin.

Lan guztien artean lau aipamen berezi aterako dira. Horiei 300 euroko bono trukagarria  emango zaie (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko).

Gazte Klik Klak lehiaketari buruz gehiago jakiteko, oinarriak kontsultatu ahal dituzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button