ESZENA

Hiriko arte eszenikoa sustatzeko, hiru proiektu berri

BilbaoEszenaren bitartez, Bilboko Udalak Artistak Egoitzan programaren hamargarren edizioan aukeratutako hiru proiektuak zeintzuk izango diren jakinarazi da. Ekimena antzerki sorkuntza eszenikoari laguntzeko jaio zen, eta oraingo honetan dantza garaikidearen alorretan aritzen diren Bizkaiko konpainien hiru proposamen lagunduko dira. Aukeratutako proiektu bakoitzak 4.000 euroko laguntza jasoko du, bai eta BilbaoEszenako lekua eta laguntza teknikoa ere.

Aurtengo deialdian 55 eskari jaso dira, eta horietatik 10 euskaraz izan dira. Horietarik guztietarik, Bilboko Udaleko Kultura Sailean Atx Teatroak aurkeztutako 7ak bat, Isaak Erdoizaren Masa eta Kanpai konpainairen Sayonara Baby egitasmoak aukeratu dira. Aipaturiko horietatik bi lan urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, barruan estreinatuko dira.

Atx Teatroaren 7ak bat antzezlanean “gizakiaren gaiztasunari buruzko gogoeta egiten da, berezkoa edo saihestezina ote den galdetuz. Gure kulturaren zazpi bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Victor Frankensteinek egin zuen bezala, izaki berriari emango diote bizia, piztia grotesko, basati eta gupidagabea, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko.”

Abadiñoko Isaak Erdoiza dantzari eta koreografoaren Masa “gizonaren gorputzak duen karga sinbolikoa hartzen duen pieza eszenikoa da, eta irudikapenerako eta imajinariorako bertan zentratuz, gorputz komuna eraikitzea proposatzen du, norbanakoa fagozitatu eta gorputzetik haraindi, materiarako bidaian eramango gaituen paisaia sailkaezina bilakatzen duen masa”. BADen hurrengo edizioaren barruan estreinatuko da lan hori.

Sayonara Baby Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren (Kanpai taldea) pieza da. Sayonara Baby jatetxe asiarra da, eta pertsonaia anitzak eta aldakorrak elkarrekintzan arituko dira, egoera absurdua eta delirantea sortuz. Bilboko ikusleek BADen piezaren estreinaldia ikusteko aukera ere izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button