MUSIKA

Tolofolk jaialdiaren laugarren edizioa

Apirilaren 7ra bitartean Balkan Paradise Orchestra, Hovhannes Karakhanyan eta Xabier Zeberio taldeak arituko dira Tolofolk jaialdiaren laugarren edizioan. JeaJeaka kultur elkarteak antolatutako ekimenaren helburua kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra ematea da, bai eta folk musikari bereziki ikusgarritasuna ematea ere.

Aurten, Euskal Herriko eta nazioarteko artistak bilduko dira. Egunotan zazpi emanaldi eskainiko dira eta aipatu dugun moduan Hovhannes Karakhanyan artista armeniarra; haize eta perkusioko 10 musikarik osatutako Balkan Paradise Orchestra, eta Xabier Zeberio tolosarra, Arineketan bikotearekin eta biolontxelo-jole batekin batera ere hurbilduko dira Tolosara.

Euskal Herriko eta nazioarteko puntako musikaz doan gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plaza ezberdinetan.

Hona hemen egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button