ARTEA

Hirietako atmosferak

Atmosfera en la ciudad izeneko erakusketa paratu du Albert Sesma artistak Iruñeko Michel Menendez galerian. Hirietako atmosfera errealak ikusteko aukera, hil honen 18ra bitartean egongo da.

Albert Sesma artista paisaia urbanoaren munduan murgiltzen da tai gabe, haren atmosfera eta giro propioak, eguneroko bizimoduak, hiriaren argiak eta abar harrapatzeko asmoz. Hiriaren errealismo berria proposatzen du Parisen jaiotako artista honek.

Frantziako hiriburuan jaio arren, Nafarroako Corellan bizi izan da gaurko egunetara arte. Bere ikasketak  Bilboko Unibertsitatean egin zituen, Arte Ederretan. Antonio Lopez artistaren ikaslea izan zen sei urtez, eta oraindik ere berarekin mantentzen ditu elkarrizketak pinturari buruzko arloez.  Sari askoren jabe da, izan ere 40 sari baino gehiago eman zaizkio.

New York, Niza edota Madeiran egin ditu erakusketak, bai eta Bartzelonan, Valentzian, Granadan, Iruñean, Alacanten, A Coruñan eta abarren ere.

Bere datu guztiak eta obra nagusia hemen begiratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button