ARTEA

Hirien transformazioa xedetzat

Hiriko labirintoak aztertzen dituen obra jarri da ikusgai Bizkaiko Arkitektoen Ordezkaritzan, Efren artista autodidaktaren eskutik.

Bertan, hiriari buruzko gogoeta baten fruitu diren altzairuzko zazpi eskultura aurkituko dituzue, azido nitrikoz eta patinatutako argazkiz egindakoak. Artistaren asmoa gure hirietan egiten diren aldaketei buruz bere kezka erakustea da, eragile ekonomiko, politiko, finantzario, sozial eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuen eraginez; hirigintzan ematen ari diren transformazioak erakustea, hain zuzen.

“Nire ustez, botere ekonomiko eta finantzieroen praxi espekulatzaileek gaitz endemikoa instalatu dute mendebaldeko gizarte garatuetan, eta, beraz, zikinkeria sortzen dute  gobernuaren eta botere ekonomiko eta finantzieroen lobbyen arteko elkar hartze edota hitzartzeetan, berdintasun sozialak eta hirien garapen arrazionala egitatez arautzeko politika zintzoak sustatzea galaraziz”, azaltzen du artistak.

Sortzaile plastiko autodidakta da Efren. Donostiarra da izatez baina Bilbon bizi izan da. Komunikazio Zientzietako lizentziaduna, euskal eskulturaren egile handien inspirazioan hazi diren euskal eskultoreen belaunaldiaren parte da zenbait adituren ustez.

Erakusketa, abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai, Bizkaiko Arkitektoen Ordezkaritzan.

Informazio gehiago,  coavnbiz.org, Bizkaiko Arkitektoen web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button