IKUS-ENTZUN

Hirien eraldaketa prozesuei buruzko dokumentalak Bilbon

Zinebik eta La Haceriak, hiri eraldaketa prozesuetan, eta horiek gizartean, kulturan eta ekonomian izan dituzten eraginetan ardazturiko dokumental zikloaren bigarren edizioa inauguratuko dute gaur, ekainak 21.

Alemania, Argentina, Brasil, Frantzia, Indonesia, Ingalaterra eta Italiako hainbat hirigunerekin lotutako bizitza baldintzen eraldaketari eta norbanako eta talde bizipenei buruzko esperientzien gaineko zazpi dokumental biltzen ditu zikloak.

Gaur, hain zuzen ere, 19:00etan, Julián d’Angiolillo argentinarrak zuzenduriko Hacerme Feriante filma proiektatuko dute Deustuko La Hacerian. Buenos Airesetik gertu dagoen La Salada arropa eta beste produktu batzuen azokaren gaineko filma da. Milioika dolar mugitzen ditu hilean, eta bost mila pertsona baino gehiagok egiten dute lan.

Egitaraua ondoko dokumentalekin osatzen da: Ekainaren 23an, Unfinished Italy (Benoit Felici, Italia, 2010) eta Je Vous Écris Du Havre (Françoise Poulin-Jacob, Frantzia, 2010). Ekainaren 24an, halaber, lau film ikusi ahalko dira: Taba (Marcos Pimentel, Brasil, 2010); Á Bout De Bras (Carl Valiquet, Kanada, 2011); Zu Wenig Zu Viel? (Judith Siegmund / André Piontek, Alemania, 2010), eta Spirit Of The House (Ed Beck / David Mead, Britainia Handia, 2010).

Azken sei dokumental horiek Garabia aretoa- ZWAP Aretoan proiektatuko dituzte (Deustuko Erribera, 47. 00 zenbakiko pabilioia).

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, sartu La Haceriaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button