MUSIKA

Gaur amaituko da “Berumuga” musika programa, Bergaran

Uztaileko ostiraletan Berumuga programa antolatu da Bergarako Espoloian.

Hil honen hasieran abiatu zen zikloa Malevaje (Madril) taldearekin. Horren ostean, hilak 9, Seda (Bilbo) taldea aritu zen. Joan den astean, uztailak 16, Sinead Savage & the Flytones taldearen txanda izan zen. Eta azkenik, uztailaren 23an, Josh Hoyer & Soul Colossal taldea arituko da jaialdiaren ateak ixteko.
Josh Hoyerrek sortu zuen Soul Colossal 2012an. Bost kide daude taldean: Hoyer, Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarra) eta Harrison ElDorado (bateria).

Taldeak behin eta berriz zeharkatzen ditu muga musikalak hala estiloan nola garaian. Eta emankizun guztietan batzen ditu indarrak helburu jakin batekin: jendeak bere eguneroko arazoak une batez ahaztea dantzan. Estudioko bost disko, zuzeneko bat, eta ezin konta ahala jira egin ditu taldeak AEB eta Europan zehar.

Uztailaren 25ean talde hori ere arituko da, Ermuan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button