MUSIKA

“Hirian”, Kobetamendiko arima, Deustura hurbilduko da bihar

Bihar ekainaren 15ean, Hirian ekimenaren eskutik, Deustura hurbilduko da Kobetamendiko BBK Live espiritua, bi urtez Bilbo Zaharra auzoa hartu ostean.

Eguerdiko 14:00etan hasi eta ia gauerdira arte luzatuko dira emanaldiak,  estilo eta gustu guztientzako talde aniztasuna eta erritmo urbanoak nagusi izango diren jaialdian.  Guztira 17 emanaldi izango dira San Pedro plazan kokatutako 3 agertokitan: bi agertoki Deustuko bihotzean dagoen San Pedro plazaren alde banatan egongo dira,bat frontoian eta bestea kioskoan.

San Pedro plazako kioskoan  rock-a izango da nagusi: Surfin’ Bichos, musika independente nazionalean lehen mailako erreferentziako bandetako bat, edo Zea Mays, zalantzarik gabe, musika euskaldunean talde garrantzitsuenetako bat. Talde horiekin batera, Tremenda Jauria, Las Odio, Las  Mambo Jambo eta  Kumbia Queers  izango dira.

Doinu urbanoak, aldiz, San Pedro plazako frontoian  bilduko dira: La Zowi, Estatuko musika urbanoan trap-queen garrantzitsuenetako bat; Chico Blanco, azken hilabeteetako berrikuntzetako bat edo La Dani, Mitto Koronkon gure artean ospe handia lortu duen MC bat; Cruz Cafuné lehen aldiz arituko da Bilbon; Putochinomaricón eta musika elektronikoaren arloko artista handiak Basoa in the city gunean arituko dira, hala nola  Dave P eta Marc Piñol, besteak beste.

Kumbia Queers talde argentinarra izango da lehena, 14:00etan San Pedro plazako kioskoan, eta musikak ez du etenik izango gauerdira bitarte, La Zowi artistaren azken emanaldiaz amaitzeko, San Pedro Plazako frontoiko agertokian.

Bilboko Udalak, Heineken etxeak eta Bilbao BBK Live Jaialdiak  antolatutako ekimena da Hirian, zuzeneko musika-emanaldiak asfaltora ekarri eta hiriko auzo enblematikoko kaleetan barrena  jaialdi urbano ibiltari bilakatu dena.

Informazio osoa eta egitaraua, Bilbao BBK Live web atarian.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button