MUSIKA

“Hirian” jaialdia larunbatean egingo da, Bilbon

Bilbo Zaharreko hainbat tokitan egin ohi den Hirian jaialdi urbanoa larunbatean egingo da, eta ondoko taldeek parte hartuko dute, besteak beste: Aneguria, Audience, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!. Ekimena Bilbao BBK Live jaialdiak ondu du. Aurtengoa bigarren edizioa da.

Hala, lehenengo eszenatokia Mariaren Bihotza Plazan egongo da: 16:00etan, Flamingo Tours; 18:00etan, Astola & Raton; 20:00etan, La Prohibida eta 22:00etan, Javier Mena.

Bigarren eszenatokia La Ribera plazan izango da: 13:00etan, Billy Boom Band; 15:30ean, Nathy Peluso; 17:00etan, Mujeres; 18:45ean, Hidrogenesse eta 21:00etan, Mueveloreina.

Hirugarren agertokia Bilbo Zaharra Plazan kokatuko da: 14:30ean, Audience; 16:30ean, Trajano!; 18:30ean, Josele Santiago eta 20:30ean, The Excitements.

Laugarren oholtza, Hiru Zutabe Plazan eraiki dute: 14:45ean, Aneguria; 16:45ean, Ladilla Rusa; 18:45ean, Brisa Fenoy eta 21:15ean, Los Paralíticos Del Ritmo.

Bosgarren eta azken eszenatokia Basoa In The City (Marzana moila) izango da: 14:00etan, Daniel Kyo; 16:00etan, El_Txef_A; 18:00etan, Dave P eta 20:30ean, Pional.

Horretaz gainera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: Afterparty La Ribera, Maiatzarenbiko azoka edo Diskoaren Nazioarteko Bilboko X. Feria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button