ARTEA

Gaueko argazki rallya antolatu dute Azpeitian

Azpeitiko Argazki Taldeak III. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya antolatu du larunbatean. Memoria-txarteldun kamera digitala duen edonork parte har dezake, eta izen-ematea internet bidez egingo da (gaur da inskribatzeko azken eguna). Hiru sari banatuko dituzte: bilduma onenak 150 euro jasoko ditu, bigarrena 100 eta hirugarren 70.

Partaide orok bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, hutsik. Argazkiak Azpeitian ateratakoak izango dira, zuri-beltzean edo koloretan egin
ahal izango dira, JPG formatuan eta ahalik eta kalitate handienean. Rallya 1:00etan amaituko da, Azpeitiko Argazki Elkartean deskargatuko dira txartelak.

Gero, otsailaren 12a baino lehen, parte-hartzaileek gai bakoitzerako argazki bat aukeratu eta posta elektronikoz bidali beharko dute; partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiaren zenbakia adierazita.

Xehetasun guztiak Azpeitiko Argazki Taldearen webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button