ARTEA

LeMaison kolektiboaren arte deialdia

LeMaison, Arte Ederretako ikasle ohi talde batek sortutako proiektua da asmo batekin: “leku berri bat eraikitzea, etxe bat, zeinetan esperientziak eta jakin-minak elkar elikatuko duten, kaleak polinizatuko dituen germena sortuz”.

Arte Ederretako ikasleei eta lizentziatuei zuzendutako deialdia zabalik izango da  irailaren 9tik 18ra, prestakuntza garaiko lanak erakusteko Bilbon, San Frantzisko auzoko espazio desberdinetan. Horretarako, edozein alorretako arte proposamenak onartuko dira, beti ere Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasle eta lizentziatuek eginak badira.

Lana pertsona bakar batek edo artista-talde batek aurkeztu dezake.

Hautaketa egiteko orduan erabilgarri dauden espazioak hartuko dira kontuan, hau da, espazio bakoitzak planteatzen duen ikuspegitik hurbilen dauden lanak bilatuko dira. Espazioak honakoak izango dira: Anti Liburudenda, Hegoak, F:64, Histeria, Bilbao Arte, Atakontu, Creativity Zentrum, Bilborock, Ensemble eta Garabat.

Diogun bezala, deialdia zabalik egongo da irailaren 9tik 18ra. Lanen hautaketa irailaren 19tik 29ra egingo da, eta gero, aretoen muntaketa etorriko da urriaren 1etik 8ra. Azkenik erakusketa bat osatuko da urriaren 9tik 17ra.

Informazio guztia Le Maisonek duen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button