Nontzeberri

Hiria ardatz izango duen biltzarra egingo dute Alondegian

Trans/Formazioak. hiria: espazioak eta denborak izenburuko ekimena Jordi Borja geografoa eta hirigintza adituak inauguratuko du gaur 19:30ean. Hiritarrak barne dauden hiri transformazioan pentsatzeko aukera luzatuko du Borjak, horrek gure bizitzak eta gure esperientziak baldintzatzen baititu.

Erakusketa honetan erakusgai dagoenaren edukia mintzagai jartzen da, eta eztabaidarantz jotzen da, arkitektura, literatura, hirigintza, antropologia eta filosofia esparruko adituak biltzen dituen biltzar honetan. Saio desberdinetan, hiriari buruzko euren ikuspegiak aurkeztuko dituzte.

Hala, bihar, hilak 8, Hiria: denbora, mugimenduak hitzaldia eskainiko du Manuel Delgado, Bartzelonako Unibertsitateko Antropologia irakasleak; eta Juan Calatrava, Granadako Unibertsitateko Arkitektura Historiaren irakasleak.

Etzi, hilak 9, Hiriko lengoaiak gai izango dute hizpide Jose Maria Gonzalez Garcia, CSICko irakasle ikertzaileak, eta Jairo Montoya, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko filosofia irakasleak.

Ostegunean, hilak 10, Walter Benjamin pentsalariaz arituko dira Walter Benjamin: konstelazioak, ibilbideak lelopean, Juan Barja, poeta entseguegilea eta CBAko zuzendaria, eta Vicenzo Vitiello, Salernoko Unibertsitateko filosofia irakaslea.

Azkenik, ostiralean, hilak 11, Hiri espazioak izango da aukeraturiko gaia. Javier Maderuelo, Alcala de Henareseko Unibertsitateko paisaia arkitekturaren irakaslea; eta Josep Maria Montaner, Bartzelonako Arkitektura Eskolako irakaslea izango dira berbaldia zuzenduko dutenak.

Horrez gain, hiriaren transformazioaren konpromiso ekonomikoak ere aztertuko dituzte, hiriak konpetentziaren eta hazkundearen espazio gisa. Gai horri Antonio Fernadez, IDOMeko lurralde-antolamendu zuzendariak helduko dio.

Informazio gehiago hemen jaso daiteke.


Exit mobile version