IKUS-ENTZUN

Hiri utopikoa eraiki zinemaren bidez

Duela urte bete, Irudikatutako hiria. Zinemaren bidez zikloa aurkeztu zen Azkuna Zentroan. Maiatzaren eta ekainaren bitartean zortzi film luze eta bi film dokumental labur pantailaratu zituzten, beti ere helburu argi batekin: “geuk irudikaturiko hiria eraikitzea” da. Era berean, ikus-entzunezko narratiba berri horiek ezagutzera eman nahi zituzten eta bide batez, herri askotako egileak bisualizatu.

Oskar Alegria adituak zikloa antolatzearen ardura hartu zuen, eta honela deskribatu zuen:  “ziklo honek filmez osatutako hiriko mapa bat eraikitzen eta proiektatzen du. Egun batean, izkina bat izango da protagonista; beste egun batean, plaza bat; aste batean, film batek hotel baten aipamena egingo digu; hurrengoak espetxe bat aurkeztuko digu; parke bat ere egongo da… Eta, horrela, piezaz pieza, irudiz osatutako hiri baten gakoak batuko dituzte film guztiek, pantailan baizik ezin egin daitekeen eran”.

Zikloan, hainbat emakumezko zuzendariren lana agerian gelditu zen: Heddy Honigmann (Holanda), Maya Goded (Mexiko), Myriam Ayçaguer (Frantzia), Roya Eshraghi (Iran), Irene Gutierrez (Kuba), Iris Zaki (Israel) eta Claire Simon (Frantzia).

Hiri utopiko horretara hurbiltzeko Azkuna Zentroak hurrengo lanak gomendatzen ditu: Gianfranco Rosiren Sacro Gra (2013ko Veneziako Mostran Pelikula Onenaren Urrezko Lehoia); Maya Goded-en Plaza de la Soledad; eta Yulene Olaizolaren Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button