ESZENA

Hiri-kultura eszenikoko ikuskizunak, “BreakOnStage” jaialdian

Aurtengo BreakOnStage jaialdia martxoaren 21ean egingo da Bilbao Arena Kirolen Jauregian, 17:30etik aurrera. Gaur goizean, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianok, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua den Lorea Bilbaok, eta BreakOnStage jaialdiko zuzendaria den Imanol Garaizabalek jaialdia aurkeztu dute.

Aurtengo ekitaldiaren barruan, -non kultura urbanoko espezialitateak biltzen diren-, nazioarteko makina bat ikuskizunekin gozatzeko parada izango da. Musika, kirola, dantza eta bestelako hiri-kultura adierazpenak nahastuko dira, ekitaldi “dinamikoa, sormenezkoa eta gaur egungoa” burutu dadin.

Jaialdiaren barruan, Break dance eszenikoko txapelketa egingo da eta bertan oraingo txapeldunek hartuko dute parte: Last Squad (Frantzia). Horretaz gain, Scooter Freestyle Battle, Bost Urban Dance txapelketa, jauziak BMX bizikletekin, eta bestelako jarduerak atondu dira.

Jakin beharreko guztiak: BreakOnStage

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button