ARTEA

Hiri ikusiezinen egitura geometrikoak

Iruñeko Ziudadelako Bolborategian, gaurtik hasita eta datorren urteko urtarrila bitartean, Hiri ikusezinak Emilio Matute artistaren erakusketa izango da ikusgai.

Artistaren obra Italo Calvinoren Hiri ikusezinak liburuan inspiratuta dago. Bere margolanek hiriak eraikitzen edo eraldatzen ari direneko irudiak erakusten dituzte. Geometriak, sare-egiturak, agerian daude eta horiek beren jatorrizko egitasmoak erakusten dituzte. Eraikitzen ari diren eraikinak eta azaleratzen ari diren edo hirian barna aurrera doazen hiri-azpiegiturak nagusi dira. Aldi berean, batzuetan lotsati, besteetan indarrez sartuz, agertzen dira hiri-bilbeak, hiri ikusezinen elikagai diren egitasmoei eusten dietenak.

Antolatzaileen iritziz, “Emilioren pintura-narrazioek lehen eraldaketa ere erakusten dute, hots, bortitzena, hiria bere mugaz bestaldekoa eta oraindik ere landakoa den lurraldea hartzen ari den unea, sakonki aldatzeko. Errotiko apurketa erabatekoa da. Beste apurketa batzuk ere zehazki adierazten dira margolan batzuetan, non aldaketaren ideia orokorragoaren gainetik apurketarena nagusitzen baita. Hiriak azaltzean –kontaketan- emozio sakonagoa erdiesten dutela ematen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button