ARTEA

Hiri-erretratuari buruzko tailerra, Donostian

PhotoGune laborategi fotografikoak Hiri-erretratuari buruzko tailerra antolatu du uztailaren 26tik 28ra bitarte Donostiako FNAc dendan. Tailerra César Lucadamok zuzenduko du. Hiri-erretratuan aitzindaria den argazkilari espainiarrak hitzaldia ere emango du.

Lucadamo 80ko hamarkadan hasi zen kaleetan zehar zebilen jendeari argazkiak egiten; bere kameraren aurrean jartzeko gonbitea luzatzen zien oinezkoei. Lan horren emaitza potreta bilduma da, non gizakia estalkirik gabe agertzen den. Bilduma horri esker, gainera, Madril eta Bartzelona agentzia prestigiotsuenen eta hainbat aldizkariren aitortza jaso zuen.

Beste kamera batzuk ahazten dituzten aurpegi eta gorputzak jartzen ditu Lucadamok objektiboaren aurrean, hitzik gabe komunikatzeko duen gaitasunaren eta erabiltzen duen teknika fotografiko instintiboaren bitartez. Horrela, kaleko jendea lasai ageri argazkiotan. “Lucadamok beti lortzen du begirada inuzentea, konplizitate keinua, edo tristura eternala, klisk bakarrarekin”.

Egun Bartzelonan bizi da, eta tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu estatu osoan. Informazio gehiago: www.photogune.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button