MUSIKA

McEnroe, Manett, High On Fire eta Orthodox, Bilbon

Bilboko Kafe  Antzokiak bi hitzordu interesgarri programatu ditu asteburu honetan. Hala, bihar, larunbata,  McEnroe (indie pop) eta Manett (alt country) talde bizkaitarrek joko dute. Igandean, berriz, metala garaikidea nagusituko da, High on Fire estatubatuarren eta Orthodox andaluziarren eskutik.

Getxoko McEnroe bandak Rugen Las Flores (Subterfuge, 2015) izenburuko lan berria aurkeztuko du; Bizkaitarrek iazko abuztuan grabatu zuten Sevillako La mina estudioan. Hamaika kantu biltzen ditu, eta orain arte plazaratu duten lan rockzaleena omen da.

Manett ere Getxokoak dira, eta haien proposamenean country alternatiboaren zantzuak nabaritzen dira, Giant Sand, Wilco eta antzekoen erara. Caravan (Moonpalace records, 2014) laneko kantuak joko dituzte.

Igandeko kontzertuaren harira, metal garaikideko emanaldi intentsua izango da, izan ere, AEBetako High On Fire eszena horretako talde azpimarragarrienetarikoa da. Kafe Antzokiaren arabera, “heavy metal modernoa sortzen du, sutsua eta pisutsua, amorru eta agresibitatetik ateratakoa”. De Vermis Mysteriis da orain haien azken lana, 2012koa, baina, egun, lan berria prestatzen ari dira.

 

Orthodox, berriz, Sevillakoak dira, 2004an elkartu ziren, eta doom metala jotzen hasi izanagatik ere, egun askotariko estiloetan murgilduta daude: jazz, psikodelia, stoner… Atzerriko hainbat bat kontzertutan jo dute. Bitxikeriak biltzen dituen Conoce los caminos lan bikoitza da andaluziarren lan berriena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button