Nontzeberri

“Hiri asko bere baitan” proiektua

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketaren saridun suertatu den proiektuetariko bat, Hiri asko bere baitan izeneko egitasmoa da.

Sorkuntza, Bilbo eta euskara ardatz hartuta, literatura, musika eta argazkigintza nahastu nahi ditu ekimen honek. Bertan, hiru adiskide daude: Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena.

“Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu. Zortzi hilabete (2014ko apiriletik azarora arte) iraungo dituen sorkuntza prozesuan zehar, hiruon artean zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortuko ditugu, Bilboko barruti bakoitzeko bana. Obra hauek formatu ezberdinetan emango ditugu ezagutzara: birtualki (blog batean eta liburuxka digital batean) eta fisikoki (ikus-entzunezko emanaldi baten bidez, argazki erakusketa batean, eta liburuxka+CD batean). Blogean hilabetero publikatuko dugu obra berri bat eta sare sozialetan ere izango gara” adierazi dute hirurok.

Kide hauek, Bilbo, argazkigintza, literatura eta musikarekin zerikusia duten sarrerak egingo dituzte, eta beste aldetik iritzia eskatuko dete proeiktua partekatzen dutenei, “ zuen ezagutzak gurekin partekatzera animatuko zaituztegu, eta gonbitea luzatuko dizuegu prozesuaren fase ezberdinetan, hainbat modutan, partaide izateko. Sorkuntza prozesu bizia emango da proiektuan zehar, eta espero dugu prozesuak aurrera egin ahala, pertsona eta talde ezberdinekin harremanak sortu eta sendotzen joatea, zu(r)ekin barne”.

Exit mobile version