IKUS-ENTZUN

Hiri aldaketa prozesuak

Zinebik eta Haceriak, hiri aldaketa prozesuetan, eta haiek gizartean, kulturan eta ekonomian izan dituzten eraginetan zentratutako La ciudad sí es para mí dokumental zikloaren VII. edizioa abiatu dute. Saioa 20:30etik aurrera ikusi ahal izango da Deustuko Erriberako Hacerian.

Diziplina anitzeko ZAWP Bilbao arte egitasmoaren barruan, Zinebik eta Haceriak duela denbora gutxi egindako lehiaketaren filmen aukeraketa aurkeztuko dute gaur, maiatzak 25. Film horietan guztietan “hiri eraldaketa prozesuak eta horiek gizartean, kulturan eta gizartean izan dituzten eraginak” agertzen dira.

Hortaz, La ciudad sí es para mí zikloaren VII. edizioak balioan jarri nahi ditu eraldatzeko prozesuan dauden hirigintzak. Edizio honetako berrikuntzetako bat proiekzioak aldi berean bi pantailatan egingo direla da. Batean film laburrak ikusiko dira, eta bestean emanaldiei buruzko informazio osagarriak, datu garrantzitsuak edo eszenen kokalekuak, besteak beste.

Aukeratutako filmak hauek dira: Hanburgoko (Alemania) aldaketei buruzko Doro Carlen eta Claudia Reicheren Bodenerhebungen; Rawane Nassifen Turtles are Always Home; natura artifizialari buruzko Sebastian Mulderren Nature. All Rights reserved; eta Bogotako La Macarena auzoan girotuta dagoen Mauricio Leiva Cocken Tomada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button