ESZENA

Musika eta antzerkia protagonistak, Beran

Itzel antzerki konpainiak Bizimiñak lana oholtzaratuko du igandean, martxoaren 18an, Berako kultur etxean.

“Bizikidetza, egunero lantzen dugun gaia dugu, unibertsala dena zein gertukoa, nahigabean, multzoak agintzen duenaren arabera edo determinazioz jorratzen dugun gaia da. Baina zergatik gara multzo bateko edo bertzeko? Zergatik aukeratu beharra? Eta inongo ez nahiko bagenu izan? Zer da erabakitzea? Urte luzez bizi izan dugu mina eta oraindik mina darraio etxe askotan,… Mina, gorrotoa, itsutasuna,… Isiltasuna. Minaren orbainak, zauriak erakutsi nahi ditugu, etxe guztietako leihoak ireki nahi ditugu, entzun, ikusi,…”

Mina eta haren bueltan dabiltzan gai ezberdinez hitz egingo dute obran, kultur esparru ezberdinez baliaturik. “Mina denok baitugu, zauria pixkanaka sendatuko da, baina zauriak utzitako orbaina erakutsi beharra dugu, galderak ditugu, ez dugu erantzunik, behar bat bertzerik ez gure historia guk kontatzeko beharra”.

Eta aurreko egunean, martxoaren 17a, Mugaldekoak taldeak kontzertua eskainiko du toki berean. Mugaldekoak taldeak Susa argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan du abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin prestatzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button