IKUS-ENTZUN

“Hileko Dokumentala” Elorrioko Iturri Kultur Etxean

Bihar asteazkena irailak 12an, “Over the limit(Marta Prus, 2017, Polonia, Alemania, Finlandia. 47 min.)  proiektatuko da iturri Kultur Etxean  19.30etan hasita, doan.

Dokumentala,  20 urteko Rita Mamun gimnasia erritmikoko goi mailako atleta gaztearen ametsa lortzeko bere azken aukeraz ari da: Brasilgo Joko Olinpikoetan urrezko domina lortzeko ametsa. Baina horretarako ordaindu beharreko prezioa altuegia da. Ikus-entzunezkoak, errusiar entrenamendu  sistema ofizialak eskatzen dituen muturreko baldintzak kontatzen ditu, goi mailako atletek arrakastaren gailurrera iristeko jasan behar dituzten entrenamendu eta bizi baldintza gogorrak azaleratuz.

Marta Prus poloniar zuzendariaren eskutik, nazioarteko hainbat sari jaso ditu dokumentalak. Hala, Georgiako Cinedoc Festibaleko TBILISI-n aipamen berezia 2018an;  Mexikoko  Festibal Ibiltariko Sail Ofiziala Saria 2017an; Zuzendari Berri Onenaren Saria (Kroazia, 2017) edota Herbeheretako Sail Ofizialeko IDFA 2017 Saria, besteak beste.

http://www.elorrio.eus/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/20180912_EldocumentaldelmesOverthelimit.aspx

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button