ARTEA

Kutxa Fundazioak erakusketa-aretoen 2021eko programazioa ondu du

Kutxa Fundazioak 2021erako bere bi erakusketa-aretoen programazioa aurkeztu du. Bat Jose Ramon Amondaraini eskainitako erakusketa da Kubo Kutxan, eta bestea Margaret Watkins. Black Light erakusketa Kutxa Kultur Artegunean.

Amondarain. Irudiak astintzea (1988-2020) erakusketa Gipuzkoako artista handien lana eta ibilbidea ikusarazteko helburuaren barruan kokatu behar da, izan ere, 20 urte hauetan Juan Luis Goenaga, Rafael Ruiz Balerdi, Marta Cardenas, Eduardo Chillida eta abarri eskainitako erakusketak programatu dira bertan. Erakusketa horren aurretik eta 2021eko programazioari ekiteko, Marina Núñez. Azalik gabe erakusketa aurkeztuko da Kubo Kutxan. Hemen  “identitateaz, mugaren ideiaz, eta konektatu, mugagabe, ireki, bigun eta metamorfikoaren eta hertsatu, estereotipatu eta kontrolatuaren arteko elkarrizketa ia beti deserosoaz mintzo da artista. Eraldatzen ari den eta suntsitzeko bidean dagoen ingurune baten oroitzapenak, gaur egun gai teoriko izatetik premiazko arazo izatera igaro direnak, ingurumen-krisiak eragindako berehalako hondamendiaren ebidentziengatik”.

Kutxa Kultur Artegunean, Margaret Watkins publizitate-argazkigintzaren aitzindariari buruzko erakusketarekin hasiko da 2021eko programazioa, horrela “argazkigintzaren historiari kalitatezko ekarpen aipagarria egin dioten emakume argazkilarien lana berreskuratu eta ikusarazteko erakusketa-ildoan jarraitzen du”.
Ondoren, Irudi sekuentziatua erakusketa izango da ikusgai, eta “Argentinako historian eta kulturan funtsezkoak izan ziren bi garaitako argazkiak egin zituzten argazkilari argentinarren bi belaunaldiri helduko die. Emakumezko gizataldearen aniztasuna eta konplexutasuna aldarrikatzen duen erakusketa da, Argentinako argazkigintzaren alorrean berebiziko garrantzia duen genealogia bat marraztuz”.

Urtea amaitzeko, Kutxa Kultur Arteguneak Bego Anton argazkilariari eskainitako erakusketa aurkeztuko du, Jon Cazenave. Galerna erakusketarekin 2020an hasitako erakusketa-ildoari jarraituz. Sail horrek euskal argazkilarien belaunaldi berri eta oparo baten lana babestea du helburu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button