LITERATURA

Elkar argitaletxeak udaberriko nobedadeak haizatu ditu

Posdatan irakurri ahal izan dugunez, Elkar argitaletxeak udaberri honetako nobedadeak baditu prest. Laster barru, liburu berriek argia ikusiko dute eta behar diren aurkezpenak egiten hasiko dira.

Hala, otsailaren 16an, Kattalin Miner-en Nola heldu naiz ni honaino liburua kaleratuko da. Lan hori Igartza Saria izan da, eta bertan honakoa kontatzen zaigu:  “Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da”.

Plazaratuko diren beste lan batzuk ondoko hauek dituzue: Koadernoa zuri (Arantxa Iturbe); Gelditu zaitezte gurekin (Ana Malagon); Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama  (Alaine Agirre); Alexix Zorba greziarra (Nikolas Kazantzakis. Itzulpena: Luis Berrizbeitia); Politika zikina (Iñaki Irasizabal); Telleria eta gero, zer?  (Ernesto Prat Urzainki); Gerrak ez du emakume aurpegirik (Svetlana Aleksievitx. Itzultzailea: Iker Sancho); Ekaitzaren zipriztinak (Miren Garate (Tene Mujika Saria)) eta Hizkuntza, Nazioa, Estatua (Joxe Azurmendi Otaegi).

Zerrenda osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button