MUSIKA

Hil honetan “BBK Soinu Berriak” musika-taldeentzako lehiaketa

BBK Soinu Berriak musika-taldeentzako lehiaketa abian da. Parte hartu duten taldeen artean 12 aukeratu dira BBK Aretoan apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean kontzertuak emateko. Finala ekainaren 20an izango da, eta hiru artista edo musika-talde onenekin egingo da. Lehiaketan izandako parte-hartzea ona izan da, eta aurkeztu diren taldeen musika askotarikoa (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal…).

Ekimenaren bidez, BBK Salan jotzeko, 4 kantako diskoa eta bideoklipa grabatzeko eta Bizkaia BIME Live International Music Experience 2019ko jaialdian parte hartzeko aukera luzatu nahi zaie Bizkaiko artista berriei

Joan den asteko saioan, Las Selvas (Rock), Pinpilinpussies (Rock) eta Airu (Pop) taldeak aritu ziren. BBK Soinu Berriak lehiaketaren epaimahaikideek aukeratutako taldeentzako bigarren emanaldia hilaren 25ean izango da, eta bertan, Sua (Rock), The Owl Project (Pop) eta Los Chivatos de Ana Frank (Punk) elkartuko dira. Egun bakoitzean hiru taldek joko dute eta kontzertuak, 20:00etan hasiko dira.

Informazio osagarria hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button