BERTSOTAN

“Donostia Bertsotan”

Donostia Bertsotan saio berezia antolatu dute abenduaren 2an. Aspalditik egiten den bertso saio bat da eta dagoeneko oso errotuta dago hirian eta garaian, horrexegatik, Donostiako saio hau erreferente bihurtu da bertso zirkuituan.

Hara joaten direnek lekua ederraz gozatzen dute, eta beti izaten da saio beroa, atsegina eta goxoa, eta hargatik da berezia Lugaritzekoa.
Aurten oholtzan egongo diren bertsolariak hauek dira: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Saroi Jauregi arituko da.

Donostia Kulturak duen orrian ikusi dugu toki guztiak beterik izango direla zita horretarako. Hortaz, disfrutatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button