IKUS-ENTZUN

HIESaren aurrean, kontakizun positiboak

Zinegoak-ek 4. VIHsible Zine Zikloa antolatuko du HIESaren Kontrako Borrokaren Munduko Egunaren harira: bi dokumental eta Danny Glover protagonista duen komedia bat eskainiko ditu doan.

Datorren abenduaren 2an eta 3an VIHsible Zine Zikloaren 4. edizioa eskainiko du Zinegoak Elkarteak BilboRock aretoan. Aurten bi dokumental eta fikzioko film luze bat hartuko ditu zikloak. “Hiru proposamen horiek begirada positiboarekin hurbiltzen dira GIBaren eta HIESaren mundura, dramatismorik gabe, eta, gainera, egoera berari heltzeko bi modu ezberdin dira” adierazi dute antolatzaileek.

Abenduaren 2an, igandean, arratsaldeko 19:00etan eta doan, Tom E. Brown zuzendariaren Pushing dead filma pantailaratuko dute. Filmak “burokrazia kontuak direla eta, mediku aseguruaren babesa eta, ondorioz, antirretrobiralen tratamendua galtzen dituen gazte seropositibo baten istorioa kontatzen du”.
Astelehenean, 3an, berriz ere 19:00etan eta doan, bi dokumental egongo dira. Lehenengoa, Hiru Hizkiak, Aitor Ferrerek eta Janire Ordunak zuzendua, eta Bizkaisidak (Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordea) ekoiztua, eta bigarrena, Énfasis Pilar Devesak zuzendua, eta HIESaren Aurkako Valentziako Erkidegoko Herri Batzordeak ekoiztua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button