ESZENA

“Hienas rellenas” Bilbon eta “El sombrero de Tres Picos” Donostian

Gaur eta bihar, Pabilioi 6an aretoan, Coloniales y Salazones eta Teatro Mutantek sortu eta Cal McCrystalek zuzendutako obrak ikusleen barre-algara bilatuko du pertsonaiak barregarri utzita.

Hienas rellenas Cal McCrystalek zuzendu eta barre-algara zuzena bilatzeko asmoz irrigarriak diren pertsonaiak jartzen ditu agerian. McCrystal, sudurrik gabeko klowna, Europan dagoen klown sortzaile ospetsuenetarikoa da eta Cirque du Soleilek sortutako hainbat ikuskizunetako komedia zuzendaria izan da. Aste honetan bertan Bilbon izan da klown ikastaroa ematen.

Eta beste aldetik, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da Alarcón eta Morfeoren El sombrero de Tres Picos obra umoretsua ikusteko parada.

El sombrero de Tres Picos Andaluziako ostatu baten kokatzen da, bertan itsusia baino itsusiagoa den Lucas errotaria bizi dela bere emaztearekin. Korrejidoreak etxekoandrearekin larrua jotzeko asmoa badu ere ezusteko galanta jasango du, ubidean erori, arropak erantzi eta ohean sartu behar izango duelako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button