MUSIKA

Hidrogenesse pop bikote elektronikoak Artiumen joko du

Hidrogenesse Bartzelonako pop bikotea da: Carlos Ballesteros (ahotsa) eta Genis Segarra (teklatuak). 1997 urtean elkartu ziren eta
2000 urtean plazaratu zuten euren lehendabiziko lana, Asi se baila el siglo XX. Euren azken lana Bestiola (2008) izenburukoa da, baina iaz EPa argitaratu zuten The Hidden Cameras talde kanadarrarekin erdibana. Lankidetzekin jarraituz, iazko Primavera Sound jaialdi erraldoian Lidia Damuntekin jo zuten.

Taldearen webgunean honakoa hau irakurri dugu: "Art-rock elektronikoa egiten duen bikotea, pop pupulistako kantuak, sexu-mantra erromantikoen ekoizleak, pistak betetzeko kantu situazionisten egileak, genero mistiko eta komikoaren interpretatzaileak…".

Bikotearen emanaldia 21:30ean hasiko da Gasteizko Artium museoan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button