Nontzeberri

Hezurbeltzak taldeak kontzertua egingo du etzi, Beran

Larunbatean, uztailaren 25ean, eta herri horretako Altzateko plazan, Hezurbeltzak taldeak kontzertua emango du, 19:00etan hasita.

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu: Jon Maia bertsolaria, Gorka Hermosa eta Jesús Prieto Piti musikariak. Bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen dute.
Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Exit mobile version