IKUS-ENTZUN

Hezkuntza eta ikus entzunezko narratibak

Ikusten-Ikasten izeneko topaketak antolatu ditu Tabakalerak Sukaldean maiatzaren 20tik 23ra, Hezkuntza eta ikus entzunezko narratibak lemapean.

Tabakalerak igorri digun oharrean ekimenaren zergatia azaltzen da: “Azken hamarkadetan informazioaren jendartea, kultura bisualaren mundu globalizatua edota sare sozialak bezalako kontzeptuek, gure pentsaera eraldatu dute. Horien arabera mugitzen gara orain eta eskolak ere, eta hezkuntza testuinguruak orokorrean, errealitate hori bizi du. Egoera honen aurrean, garrantzitsua da hezkuntzaren esparrutik teknologia berrien erabileraz jardutea eta horien gaineko begirada kritikoa lantzea”.

Irakaslegoaren, hezitzaileen, sortzaileen eta arloko beste profesionalen interes eta beharretatik abiatu dituzte topaketa hauek. Ikus-entzunezko sorkuntzak eta teknologia berriek hezkuntzarako baliabide gisa dituzten aukerak arakatzea da jomuga; ikus-entzunezko narratibak, teknologia berriak, hezkuntzari lotutako bideogintza edota edukomunikazioa bezalako esparruetan mugituz.

Tabakaleraren Sukaldean egingo diren topaketek hiru zati izango dituzte: Praktiken bankua esperientzien trukaketa; Proiektu berrien prototipoak sortu, hots, proiektu zehatzak garatzea izango da helburua; Ikusentzutezko programa, non proiekzio saio ireki bat egingo den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button