ESZENA

Heziketa libreak duen garrantziaz

Bihar, martxoak 9, 19:00etan, Begoña Bilbao Lejarzediren zuzendaritzapean, Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia (Txalo Produkzioak) bikoteak Rita oholtzaratuko du Elorrioko Arriolan.

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
Irakasle/ikasle hartu-eman horren ondorioz, bata zein bestea nola aldatu eta askatzen diren agerian geratuko da. Heziketa libreak duen garrantzia goraipatzen da eta norberak bere bizitzan zehar izandako esperientzia eta irizpideak irakaskuntza prozesuan duten eragina.

Frank irakaslea eta Rita pelukeraren arteko istorio bizia eta dibertigarria, bihar Elorrion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button