MUSIKA

IX. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren bederatzigarren edizio honetan ere, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da, trikitixa jotzeko era eta estilo ezberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitixa munduan zehar beste musika tresna batzuekin zelan uztartzen den ere.

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak lantzen dituen hiru ildoak batera jorratzen ditu Nazioarteko Trikitixa Jaialdiak. Batetik, irakaskuntza lantzen da; aipaturiko musika tresna, estilo eta jaialdian joko duten trikitilariak ezagutzera emanez.
Bestetik, trikitixa bera sustatzen da; izan ere, jaialdi hau edozein publikori zuzentzen zaio. Azkenik, dokumentazioa ere lantzen da; trikitixa jaialdia bideoz grabatu eta elkartearen artxiboan gordetzen baita, etorkizunera begira mantentzeko.

Jaialdia Mikel Martinez eta Patxo Telleria (Ez dok hiru Bikoteatroa) aktoreek aurkeztuko dute. Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Areetako Glass tabernan. Bertan, jaialdian parte hartu duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko, …

Aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia) Imosima (Bretainia) Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia) eta Euskal Herritik Kupela taldea, Mirari Azkune eta Aitziber Otegi eta Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola.

Bizkaiko Trikitixa Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button