ARTEA

“Hexápoda”, Begira Photo Festival jaialdiaren bigarren erakusketa

Gaur, ekainak 4, Hexápoda izenburuko bigarren erakusketa inauguratuko dute Durangoko Begira Photo Festival jaialdian; Granadako El Trapiche-k proposaturiko erakusketa kolektiboa da.

El Trapiche ekimen independentea da eta sormen fotografikoa garatzeko eta hedatzeko jarduerak gauzatzen ditu. Erakusketa 20:00etan irekiko dute Art Leku galerian.

Erakusketan Elena Vigó, Javier Ballester, Neftalí González, Alejandro de Dueñas eta Carmen Rivero argazkilarien lanak ikus daitezke. Egileen begirada ezberdinak ikusi ahalko dira, baina guztiak gai komun baten ingurukoak: existentziaren eta bizi esperientziaren gaineko ikerketa.

Hala, geografia jakin batekoak ez diren irudiak daude erakusketan, sentsazioak eta usteak igortzen dituztenak, eta hizkuntza fotografikoa modu askean erabiltzen dutenak. Modu bortitzean egin dira eta erantzunak eman baino, galderak egiten dituzte.

Erakusketarekin loturiko informazio gehiago jasotzeko: begiraphoto.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button