LITERATURA

Heteronormatibitatearen etikatik festa giroan askatzeko deia

Alberdania argitaletxeak Isa Diaz idazlearen Sano erradikal poema-liburua kaleratu du. “Heteronormatibitatearen etikatik festa giroan askatzeko deia da nire poesia hau” dio egileak.

Zirrara sorrarazten du Isa Diazen poesiak, eta mundu hobe eta justuago baten ametsa eta aukera jartzen ditu poetak begien aurrean, eta horretarako, “emakumezkotasuna erabatekotasunez bizitzeko aukera egin duen poeta eta pertsona baten kantua darabil”. Bere poetikak dimentsio etikoa ere badu, etika berri bezain iraultzaile baten erreibindikazioa baitarama muin-muinean. Gaiari helduz, poetak heteronormatibitatearen etikatik askatzeko kantua eskaini nahi izan du, “baina festarako deia luzatzeaz batera”.

Poetak dio poesiak edertasuna hizki larriz bilatzen duela: “Edertasunak barnean zerbait mugiarazten digu. Zerbait hori zer den ongi azaltzen ez badakigu ere, sentitzen dugu nola emozioak eta sentipenak irauli eta sagar sareen artean dantzan jartzen zaizkigun”.

Liburua ere bada solasa eta jolasa, eta jolas moduan Isa Diazek ipuin poetiko bat txertatu du, Idoiaren memoria zulatua, Idoia Beratarbideren ilustrazio batekin.

Isa Diazek bi sari garrantzitsu jaso ditu: Ernestina de Champourcin saria 1994an, eta Irun Hiria Saria 1998an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button