MUSIKA

Hesian taldeak saio akustikoa egingo du Bilbon, Donostian eta Iruñean

Zazpikaletan kokatutako Bira Kultur gunean izango da gaur Hesian, 19:30etik aurrera. Taldeak ez du ohiko emanaldia egingo, gertuko giroan arituko baita, alegia, akustikoan. Horrekin batera, taldekideekin solastatzeko aukera ere izango da. Hasiera izenburuko lan berria aurkeztuko du taldeak.

Hasierak taldearen ziklo berri bat zabaltzen du. Grabazioa rock zaleagoa da, gitarrak indartsuagoak dira oraingoan.

“Aurreko lana pop zalea eta metal zalea” zen, argitu zuen Fran Uriasek (ahotsa eta gitarra) disko berriaren aurkezpen-ekitaldian. Baina lan berria “rock zaleagoa da, nahiz eta baladak egon; gitarren distortsioa nabaritzen da, eta bateria aurrerago dago”. Emaitza horren arduradun nagusia Juan Blas ekoizlea izan da. “Erronka izan da ekoizle batekin aritzea, tirabira asko izan baitira, baina era berean, polita izan da, nahasketak ere ez ditugu guk egin, eta kuriosoa eta zaila izan da hori ere”.

Formatu txikiko beste bi saio egingo dituzte: abenduaren 20an, Donostiako Tabakaleran; eta 21ean, Iruñeko Katakrak lokalean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button