BESTELAKOAK

Herritarrei ondare kulturala hurbiltzeko

Aurten, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 17. edizioa antolatuko da Bizkaian. Edizio honetako gaia Paisaia bizia da, eta lurraldearen ikuspuntutik jorratuko da ondarea (lurraldearen faktore natural, ekonomiko, sozial eta kultural). Guztira, ia hirurehun ekintza antolatu dira Bizkaiko paisaiaren ikuspegi ezberdinak erakusteko.
Hala, urrian zehar eskaintza kultural zabala eskainiko die herritarrei 78 udalerri baino gehiagotan “bisita gidatuen, hitzaldi eta erakusketen, agerraldien, dastatzeen, antzezpenen, kontzertuen, mahai-inguruen, solasaldien eta familiei zuzendutako tailerren bitartez”.

Egitarau zabalaren barruan paisaia izango da ardatza eta berau “ikuspuntu klasikoenetik interpretatzeko aukera egongo da kultura eta naturaren arteko lotura ikusiz, besteak beste Urdaibaiko Erreserbara eta Gorbeia, Urkiola eta Armañongo Parke Naturaletara egin ahal izango diren bisitetan, era berean burdingintza edo erauzteko industriarekin lotutako paisaia industrializatuak, nekazaritza eremukoak, abeltzaintzakoak eta baso eremukoak, itsas paisaiak edo azpiegiturak garatzetik (errepideak eta trenbideak) eratorri direnak, hirikoak, erlijiosoak eta abar.”

Hortaz, urriaren 1etik aurrera ehunka bisita gidatu, oinez, piraguan edo itsasontzian, 50 bat hitzaldi, mahai-inguru eta mintegi, 9 erakusketa, ume eta familiei zuzendutako 20 tailer, 2 kontzertu, ipuin kontalariak, aurkezpenak, dastatzeak, azokak, ikus-entzunezko proiekzioak, eta abar egingo dira.
Lehiaketak ez dira faltako, eta argazkigintza lehiaketa antolatu da: Ondarea klik batean. Parte hartzaileek, urrian zehar, programako jardueretan argazkiak atera ahal izango dituzte lehiaketara bidaltzeko.  

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button