BESTELAKOAK

“Herri Uzta” festibalaren ardatza: txistua

Igandera bitartean, Uztaritzen, Kanbon eta Arrangoitzen, eta Herri Soinu elkarteak antolatuta, Herri Uzta festibalaren 6. edizioa izango da. Programazioan mintzaldi, dantza ikusgarri, kontzertu eta animazio andana izango da.

Aurtengo protagonismo nagusia txistuak hartuko du eta horretarako hainbat talde bertaratuko dira,  gure tradizioaren instrumentuaren inguruan jardutera, hitz egitera eta musikaz gozatzera.

“Mintzaldiak, kontzertuak, musika eta dantza ikusgarriak, animazio eta karriketako arteek dute 2017ko Herri Uzta egitarauan sartzen. Ohitura eta sorkuntza izanen dira Mutxikoaren Eguna 39garren edizio hortan, Korpus dantzekin Oñatiko Oñatz taldearekin, Mugatik At Burrunka taldearen sorkuntza eta Oskorri musiken gainean, Baztango Dantzariak arituko dira” esan dute antolatzaileek.

Xehetasunak eta programazioa: Herri Uzta 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button