BESTELAKOAK

Herri ekimena eta teknologia sozialak aztergai, “Summerlab”-en

SummerLab’17 uztailaren 12tik 15era bitarte egingo da Hirikilabs, Tabakalerako kultura digitala eta teknologia laborategian eta Uliako Lore Baratzetan. Aurtengo edizioak herri ekimena eta teknologia sozialak izango ditu aztergai.

“SummerLab’17 kanpamendu teknologikoa gai ezberdinetan sakontzen duten nodotan antolatuko da, besteak beste, subiranotasun teknologikoa, diseinu irekia eta berrerabilpena, luteria esperimentala, hiri inteligenteak sortzeko LoRa sareak eta joan den apirilean zeresan handia ekarri zuen AirBnB efektua datuetan lantegiaren lekukoa hartzen duen data commons-i buruzko nodoa” azaldu digute Tabakaleratik.

SummerLab ekimenaren aurtengo edizioak bi egoitza izango ditu, Tabakalera eta Uliako Lore Baratzak., eta programak aldez aurretik proposatutako hainbat ekintza eskainiko ditu, hala nola, “AirBNB efektuarekin erlazionatutako hitzaldi eta lantegiak, bertan partaideek proposatutako jarduerekin uztartuz”.

Izen-ematea zabalik dago jada, Tabakalerako webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu